Helburuak

Hauek dira Green Commerce proiektuaren helburu nagusiak:

  • Merkataritza txikia klima aldaketaren aurkako borrokan sartzea
  • Ingurumen-erantzukizuna sustatzea merkataritza-sektorean
  • Kontsumo energetikoa eta hondakinen produkzioa murriztea teknika errazen bidez
  • Merkataritzan ingurumen-arloko berrikuntza bultzatzea, arrakasta-kasuekin
  • Kontsumitzaileak sentsibilizatzea erosteko ohitura onak hartzean ingurumen aldetik
     

Merkataritza eta ingurumena

Eurostaten datuen arabera, merkataritza txikizkariko EB-27ko enpresa-kopurua (retail) 3,60 milioi enpresakoa da; hau da, Europako enpresa ez finantzarioen %19a, eta horretan lanean 16,7 milioi pertsona aritzen dira (batez beste 4,6 langile enpresako).

Gaur egun arte, ez dago Europa mailako txikizkako merkataritzaren ingurumen-inpaktuaren gaineko datu garrantzitsurik, ezta ere adierazleak definitzeko aukera eman duen Europako mailako azterketa objektiborik. Horra, beraz, Green Commerce proiektuaren egokitasuna.

Azaletik, uste da merkataritza-sektorea izan daitekeela Europako karbono dioxidoaren igorpenen %2 eta 3,5 artekoaren erantzulea. Hornidura eta banaketako kate-maila moduan merkataritza sartuta egotearen gaineko prozesuak garapen iraunkorreko politikak definitzen dituzten alderdi giltzarrien buruzko eztabaidaren puntu nagusiak dira: garraioa, janarien industria, hondakinak, e.a.

Txikizkako merkataritza-sektorea modu egokian doa aurrera, pixkanaka murriztuaz jardueren inpaktua. Hori gertatzen da hein handi batean ingurumenaren erregulazioa onartzeagatik eta teknologia eraginkorragoak garatzeagatik, baina, baita ere, enpresariek hartzen dituzten erabaki etikoengatik eta kontsumitzaileen lehentasunetara egokitzeagatik; izan ere, "berde" moduan hartutako zerbitzuak eta produktuak bereiztea eta komertzializatzea gero eta gehiago baloratzen dute.

Hauek dira merkataritza txikian ingurumen aldetik arazoak gertatzen diren eremu nagusiak, proiektuak azpimarratuko dituenak:

*Energia: Merkataritzak, aurrezpen energetikoa dagokionez, argiak, egokitzapen termikoa eta hozte-sistema hobe ditzake.

*Hondakinak birziklatzea: Tokiko hondakinen %10 eta %15 inguru merkataritza-sektorean sortzen da; gainera, tamaina aldetik asko okupatzen dute.

*Plastikozko poltsak, paketeak: biltzeko erabiltzen diren erabiltzeko eta botatzeko plastikoak, plastikozko poltsak edo botilak Europako kontsumoaren %40a osatzen dute. Pertsona bakoitzak urtean plastikozko 130 eta 160 poltsa inguru erabiltzen dituela kalkulatzen da.

* Ura: zenbait azpisektoretan eta merkataritza-tipologiatan (adibidez, elikaduran), ura izugarri kontsumitzen da; beraz, modu horretan, eskualde batzuetako defizit hidrikoa areagotzen da, batez ere Mediterraneo aldean. Proiektu honen bidez, asmoa da baliabide hori aurrezteko neurriak abian jartzea bultzatzea.

*Ekoetiketatua eta kontsumo arduratsua: ekoetiketatuaren bidez, informazioa emateaz gain, kontsumitzailea bultzatzen da ingurumenean ondorio txikiagoak dituzten produktuak eta zerbitzuak hautatzera. Nahiz eta herritarrak ingurumenarekin kezkatuta azaldu, kezka hori ez da nahikoa erosterako orduan ohiko portaeran eragina izateko. Ingurumen-kalitateari buruzko etiketak ez dituzte herritar askok ezagutzen. Europako ekoetiketa oso gutxik ezagutzen dute.

*Garraioa: merkataritza-establezimenduetara produktuak banatzeko eta hornitzeko sortzen diren ingurumen-inpaktuak batez ere garraioaren bidez sortzen dira. Denda txiki batean egunean batez beste hamar bat aldiz egiten dira merkantzien zamalanak; azpisektore batzuetan (elikaduran), berriz, askoz ere gehiagotan. Dendetara merkantziak orokorrean ibilgailu konbentzionalen bidez garraiatzen dira, eta horrek tamaina ertaineko denda batean 4 eta 5 tona CO2eq sortzen ditu urtean; gainera, hirietan sortzen dituen beste ondorio batzuk eta logistika eta banaketa kateko beste jarduera batzuen inpaktuak gehitu behar zaizkio.

*Ekipamendu komertziala: denda txiki batean honako hauek bezalako aparatu elektronikoak aurki ditzakegu: hozkailuak, labeak, telefonoak, faxa, eskanerrak, inprimagailuak, kopiagailuak, telebistak, DVDa, audio-ekipoak, vending makinak (automatikoak), e.a. Modu horretan, asmoa da ekipamenduen erabilera eraginkorragoa bultzatzea merkataritza-sektorean; hau da, energetikoki ziurtatua. Azken sistema horiek ezartzeak dituen onura ekologikoak ta ekonomikoak erakutsi nahi dira.

pie
salir administración salir salir salir videos Desarrollado por Sernutec