Green Commerce Proiektua

life best projectIndustria, Merkataritza eta Berrikuntza Kontseilaritzak, Merkataritza eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, zuzentzen du proiektua, eta, bertan parte hartzen dute baita ere Torreviejako Udalak, ITENEk, ACR+ europar sareak eta Donostiako Sustapenak.
Green Commerce-ren helburuak hauek dira: merkataritza txikia klima-aldaketaren aurkako borrokan sartzea, merkataritza-sektorean ingurumen-erantzukizuna sustatzea eta kontsumo energetikoa eta hondakinen produkzioa murriztea teknika errazekin.
Era berean, berrikuntza bultzatu nahi da merkataritzako ingurumen arloetan, arrakasta-kasuen bitartez, eta kontsumitzaileak sentsibilizatu nahi dira ingurumen aldetik errespetuzkoak diren erosketa-ohiturak hartzearen inguruan.
Green Commerce 2010 eta 2012 urte artean gauzatuko da. Aurrekontua 900.000 eurotik gorakoa da, eta horren %50 Europar Batasunak ordainduko du.

>>>>>+info: FOLLETO LIFE+GREEN COMMERCE


 

pie
salir administración salir salir salir videos Desarrollado por Sernutec